XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez othe gituzte gehienik maite ditugunen egitate tcharrek gehienik hunkitzen eta sufriarazten?.

Jeiki bezain laster, errabian, igortzen ditu zinka samin batzu choriaren begietarat eta itsutzen du.

Eta gero, egun guziko, goibel lodienaren gibelerat badoa bere bihotzminaren gordetzerat.

Nehorek ez zuen amenstu, egun hartako euria zela iguzkiaren nigarra...

Errechiñolet gaichoa, sofrikarioz eta ahalgez hurturik, ichilichila, sasus-sasu zabilan, ezin konsolatua.

Bainan egin zuen suge baten ezagutza.

Zer eztitasunarekin lagundu zuen bere penaren gainaren hartzen!.

Polliki polliki choria berriz kantuz hasi zen, aphal aphala, bere lagunarendako.

Harrietan jauzika doan urari edo haizean dantzan ari diren hostoekin ikasi kanturik ederrenak, arbola adar batean iguzkitarat jarririk zituen harenzat botatzen.

Ez zen ohartzen orduan oihan guzia zela ichiltzen boza miresgarri horrek choraturik.

Egun batez, usaian bezala harenat jin eta, sugeari iduritzen zaio choria izigarri triste eta ilhun.

Zer pasatzen othe zen? Zer?.

Auzoko chori kafia batetarik ukana zuen galdea, othoi onhar zezan atsean heiekin ichtant baten pasatzea eta heiendako kantu zonbait egitea.

Iguzkia jeiki baino lehen bazituzten bilduak, ihitzez beterik, lili eder batzu eta kantatu ondoan denek elgarrekin edanen zuten hetarik.

Bainan choria zagon bihotzminez Iehertua Kantatzen dut, zion sugeari, bainan ez dut ikusten.

Ene nahigabea da ezin erranezkoa.

Lagun horien bihotza ene kantuak badu hunkitzen, ez dut ikusiko heien begietan atsegina.

Zonbat zuen nahigabe hortan sugeak parte hartzen!.

Choriak dio berriz Bethi danik dut aditu zure begiak direla munduko ederrenak eta heien behakoa dela denetan eztiena.

Eni, gaurko ahal bazinu behako hori prestatu, errege nindake ene chokoan.

Goizaldean, gibelerat dauzut emanen.

Gau bat hain da laster pasatua!.

Zer egin? Bihotzak dio bai, zentzuak dio ez.

Aldi huntan oraino, bihotzak du irabazten, sugeak begien soa prestatzen...

Korropilaturik harpe batean entseatzen da lokarzerat ahanzterat gau baten dako dela suge itsu.

Egia da, gau bat hain da fite pasatua plazerrean eta eztitasunean bizi direnen dako.

Aldiz, sofritzen duenarendako...

Lokartu aintzinean ezin ikus hostoak hilargitarat dantzan, haizearen soinuan, ezin ikus zuhaitzen artetik zeru zolan dirdiratzen duten izarrak ez ta ere hilargia urean mirailatzen.

Auzoko huntza ageri othe da, gaur ere, zeru ilhunean beltz, arbola adar baten puntan, ataala joiten ari diren ihelen zain?...

Gaua zoin den luze ezin delarik lokartu, ezin delarik kechadura bentzutu...

Goizeko ihitza edanik, iguzkia hasi zen azkar berotzen, sugea berriz etsitzen.

Harri kozkorretan kolpatuz, ote sistetan larrutuz, atheratzen da biderat.